XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elgoibarr Abertzaletasuna.- Uri onetan indar aundia artzen du aberri-maitetasunak; gastien artien batez-ere; baña biarra da irakastia gaste oyei ta gañerakoei zer dan abertzaletasuna, ta orretarako Batzokiko Bazkintza Artezkariak artu biar ditu bideak gaste, gusti oyek bilduta irakaste ori egiteko.

Mutillak soldau.- Asita dago etxerik-etxe aguazilla mutillen izen-abizenak biltzen soldadu juan bear lutenenak.

Emakume bat etorri zait erdi negarrez ta esan dit: ¿Zuk ez zenuan esan nere semerik etzutela eramango soldadu, bizkaitarristak gogor zebiltzela au kentzeko ta?.

Nik erantzun nion emakume oni: ¿zer gero, zure senarrak nori voto'a eman zion?- Nere senarrak? ba, piperpotieri.

-Eta orain damutu al zera? - Bost duro eman zizkidaten ta.

- Bada besterik ez dezu merezi.

Orain senarra dezula gauzeztuta (inutildua) ta sendia jasotzeko bakarrik dezuten mutilla bere sasoirik onenian eraman egiten dizutela... ¡Orra!... Egizu kontu semia bost duroan saldu dezula.

Orain egin zayezu karta bat Balparda ta Berge'ri eskaturik sendi edo familia jaso deizula.

Orduan esan zidan emakume onek etziola utziko geyago bere senarrari voto'a ematen piperpotieri, gaurtik aurrera bizkaitarriztai bakarrik; eta esan nion: ori danak egingo balute, elukete emendik soldadurik eramango.

ALKATE JAUNARI.- ¿Emen Olaso'rako bidean (kanposanturakoan) ezin liteke argirik ipiñi beste bideetan bezela? Uste det egokiya dala eskatze au, ta ontzat artuko dala.

Baita beste gauza bat ere.

Udalak kendu zituan emengo plazatik len zeuden txistokiak, eta eraman leku, era gabera, ta gertatzen da lengo toki zarrera dijoazela danak ori egiten.

Udalak artu bei erabaki on bat.

NASKALDIYA.- Iruña'tik etorri da Sodupe'tar Perderika.

Bilbao'ra juan da Mugertza'tar Pantzeska.

Ondarroa'ra Aristondo'tar Miren. Kalamuko Altzeritza.